Publizitatea
Itxi

2021/04/16

12:56

Gizartea

Greba

Bitartekoen sindikatuak ez du parte hartuko apirilaren 22ko sektore publikoko greban

EITB Media | Agentziak

Interinok Taldea "behin-behineko lanaren diagnostikoaren mapa"rekin bat dator baina ez bestelako sindikatuek proposatutako irtenbidearekin.

  • Apirilaren 22rako sektore publikoan deitutako grebaren deialdia

    Apirilaren 22rako sektore publikoan deitutako grebaren deialdia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Administrazioko bitartekoen sindikatuak, Interinok Taldeak, ez du parte hartuko apirilaren 22rako ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek deitutako greban. Eskakizunarekin bat datorren arren, bitartekoen sindikatuak uste du aldarria ez datorrela "irtenbide zehatz eta adostu" baten ondotik.

Interinok Taldeak, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan hauteskunde sindikalak irabazi zituen sindikatuak, prentsa ohar batean azaldu du beste talde sindikalek egindako "euskal sektore publikoko enpleguaren behin-behinekotasunaren maparekin bat datorrela".

Hala ere, bitartekoen sindikatuak uste du diagnostikoak "irtenbide bati lotuta" beharko lukeela eta konponbide horrek "behin-behineko kontratazioaren gehiegizko erabilera" onartu beharko lukeela, "dagokion zigorra" proposatuz. Interinok Taldearen ustez, zuzenean egonkortu behako litzateke behin-behineko langileen plantilla osoa.

Gainera, bitartekoen taldeak baztertu egin du lan egonkortasuna OPE bidez gauzatzea. Izan ere, eskaintzen diren plazak behin-behineko langileek eta bitartekoek betetzen dituzte, "langile horiek iraganean Administrazioak ezarritako prozeduren bitartez" lortu zutelako enplegu publikoan sartzea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;