Gizartea -

Nafarroako Unibertsitatea

Molekula batek odolbilduak desegiten dituela egiaztatu dute

MMP-10 molekulak iktus batek eragindako odolbilduak desegin ditzakeela frogatu du Nafarroako Medikuntza Aplikatuaren Ikerkuntza Zentroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Aplikatuaren Ikerkuntza Zentroak egiaztatu duenez, MMP-10 izeneko molekula bat iktus batek eragindako odolbilduak desegiteko gai da.

Ohar baten bidez Jose Orbe ikerkuntzaren ikertzaile nagusiak azaldu duenez, iktus kasuetan esperimentuak egin ostean frogatu dutenez, MMP-10 molekulak odolbilduak desegin ditzake. Gainera, "odola ez galtzeko balio du eta infartoaren tamaina murrizteko lagungarria da". Emaitza hauek "iktusa izan duten gaixoentzako aukera berriak zabalduko dute", azpimarratu du adituak.

Horrez gain, hilkortasuna eta patologia honekin erlazionatutako minusbaliotasunak gutxitzeko, molekula hori iktusa izan duten gaixoentzat alternatiba terapeutikoa izan daitekeen zehazteko aldez aurretik egindako azterketa klinikoak egiten hasiko dira.

Estatu mailan, heriotza tasari erreparatuz, iktus bat izan duten gizonezkoen % 27 hil da eta emakumeen kasuan, % 31, iturri berdinek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea