Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Zornotzan bikotekideari eraso egiteagatik
Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du Bizkaiko udalerri honetan bikotekideari jipoi bat eman eta ganibet batekin eraso egitea leporatuta.
Erredakzioa
Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du Zornotzan (Bizkaia), bikotekideari jipoi bat eman eta ganibet batekin eraso egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintzak egindako ikerketen arabera, atzo 11:00ak aldera, bikotearen arteko liskar bat hasi zen eta horren bitartean, gizonezkoak kolpeak eman zizkion bikotekideari buruan eta saihest-hezurretan eta lepotik gogor heldu zion.
Honen aurrean, emakumeak salaketa bat jartzera zihoala iragarri zuen eta gizonezkoak eraso egiten jarraitu zuen ganibet batekin mehatxuak bota zizkion.
Emakumeak etxebizitza utzi zuen, senitarteko batzuen etxera joan eta ondoren, salaketa jarri zuen Durangoko Ertzain-etxean. 16:00etan Ertzaintzako patruila bat bikotearen etxera bertaratu zen eta erasotzailea atxilotu zuen.