Gizartea -

Koronabirusa

Kalean edaten ari zen gazte bat atxilotu dute Legazpin, ertzain bati eraso ondoren

Atxiloketaren unean, gaztearen lagunek ertzainen aurka objektuak jaurti dituzte, ibilgailuetako baten kristala hautsiz.

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du azken orduetan, Legazpin (Gipuzkoa), beste 30 pertsonarekin batera kalean edaten ari zenean, ertzain bati eraso ondoren.

Era berean, covid-19 pandemiaren aurkako osasun neurriak urratzea egotzita, 93 pertsonari isunak jarri dizkiete Euskadin, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larunbateko 21:00etan, ertzainek 30 bat pertsona kalean edaten ikusi dituzte Legazpin. Ertzaintza ikusi eta gazteak sakabanatu dira. Identifikatzeari uko egin dion gazte bat bakarrik geratu da.

Ertzain bat iraindu du, eta eraso egitera heldu da; ondorioz, agintaritzaren aurkako delitua leporatu eta atxilotu dute. Atxiloketaren unean, gaztearen lagunek ertzainen aurka objektuak jaurti dituzte, ibilgailuetako baten kristala hautsiz.

Bestalde, Gipuzkoan beste 14 pertsonari isunak jarri dizkiete Urretxun, eta beste 17ri Lazkaon, kalean alkohola edateagatik, lau pertsona baino gehiagoko taldeak osatzeagatik edo konfinamendu perimetrala hausteagatik.

Bizkaian, bart 100 bat pertsona bildu ziren Ermuan, kalean edateko. Udaltzainen aurka bengalaren bat jaurti zuten, eta ertzainen lana oztopatzeagatik pertsona bat ikertzen ari dira.

Bestalde, Bilboko etxebizitza batean festa egiten ari ziren 16 gazteri isunak jarri dizkiete, eta beste dozena erdi gazte kalean edaten harrapatu zituzten Artxanda parkean.

Gainera, Larrabetzuko plazan 30 bat pertsonak etxeratze agindua urratu zuten goizaldean. Polizia gerturatzen ari zela ikusi eta ihes egin zuten. Hala ere, hiru pertsona identifikatu eta zigortu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Ermua Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Urretxu Legazpi Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Lazkao Koronabirusa Alarma egoera Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea