Publizitatea
Itxi

2021/04/20

16:20

Gizartea

KORONABIRUSA

Adineko bat hil da covid-19ak jota Nafarroan, eta beste 155 positibo antzeman dituzte

EITB MEDIA

Dena dela, aurreko asteetan zenbatutako kopurutik behera daude. 219 paziente daude ospitalean covid-19ak jota.

  • Osasun langile bat, Nafarroako Ospitaleko ZIU gela batean.

    Osasun langile bat, Nafarroako Ospitaleko ZIU gela batean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

90 urteko gizon bat hil zen atzo covid-19aren ondorioz Nafarroan, eta beste 155 positibo detektatu zituzten, 2.633 proba egin ostean. Hortaz, positibo-tasa % 5,9koa da.

Bezperan baino 16 gehiago dira, baina duela astebete (-13) eta bi aste zenbatutakoak baino (-22) gutxiago.

Lizarran batu dira kasu gehien, zortzi hain zuzen. Iruñeko Sanduzelai auzoak jarraitzen dio zazpi positiborekin. Burlatan, Funesen, Tutera Mendebaldean eta Barañainen, azkenik, seina kutsatze zenbatu dituzte.

Bestalde, atzo 219 paziente zeuden ospitaleetan, bezperan baino bederatzi gehiago. Hogei ospitaleratze izan ziren eta bi pertsona zainketa intentsiboetako unitatera eraman zituzten.

Pandemia hasi zenetik 1.146 pertsona hil dira Nafarroan eta 57.926 kutsatu atzeman dituzte.

Positibo berriak ondoko adin tarteetan eman dira: 45 eta 59 urte bitartean, % 22; 30 eta 44 urte bitartean, % 20; 15 urtetik beherakoen artean, % 20; 15 eta 29 urte bitartean, % 18; 60 eta 75 urte bitartean, % 13; eta 75 urtetik beherakoen artean, % 7. Kutsatu berrien batez besteko adina 38 urtekoa da.  

Bestalde, atzo 4.386 dosi jarri zituzten. Nafarroak 219.055 txerto jaso ditu orain arte eta horietatik 194.104 jarri ditu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena