Gizartea -

Serieko hiltzailea Alemanian

Ustezko hiltzaile batek 20 urtetan bost emakume hil zituela onartu du

Biktima guztiak emakume gazteak ziren eta ustezko hiltzailea zein izan den orain hilabete gutxi deskubritu dute. Biktimei sexu erasoak egin zizkiela ere onartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

65 urteko ustezko serieko hiltzaile aleman baten aurkako epaiketa hasi da Kieleko Auzitegian (Alemania iparraldea) eta 1969 eta 1984 urte bitartean 15-22 urteko bost emakume hil zituela onartu du. Gainera, sexu abusuak ere egin zizkiela esan du.

"Egozten didatena egin nuela onartzen dut, eta soilik, ez dudala orduan egindakoa ulertzen esan dezaket", adierazi du Hans-Jürgen S. izeneko akusatuak.

Biktimen senitartekoei eragindako minagatik barkamena eskatu die epaiketan.

Lau kasutan, emakumeak ito egin zituen bere eskuekin eta hil eta gero, sexualki eraso egin zien. Bosgarren kasuan ordea, 18 urteko gazte baten kasua, lehenengo sexualki eraso egin eta ondoren biktimaren bufandarekin ito zuen.

Hildako guztiak emakume gazteak ziren eta orain hilabete gutxi leporatu zizkioten hilketak akusatuari, gorpuetan DNA probak eginda. 1984an 150 gizonezkori egin zizkieten txistu analisiekin erkatu zituzten. Horietako bat akusatuaren anaia zen eta horregatik identifikatu zuten ikertzaileek.

Atxilotu ondoren, azken biktimaren heriotza onartu zuen hasiera batean, eta ondoren, beste lau erahilketak ere bere gain hartu ditu.

Poliziak ikertzen jarraitzen du oraindik, izan ere, baliteke antzeko beste kasu batzuekin lotura izatea.Akusatuak bi alaba ditu eta aitona da egun, eraikuntzako langilea eta familia apalekoa. Sasoi luzeak egin ditu lan egin gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea