Gizartea -

SUTEA

Baionako etxebizitza-eraikin bat hustu dute sute bategatik

Sua eraikinaren lur azpiko aparkalekuan zegoen bi autotan hasi da 03:00ak aldera. Pilatutako kea dela eta, badaezpada 150 bizilagun atera dituzte eraikinetik. Ez da inor zauritu.

E. G | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da bart Baionan, Marinadour izeneko etxebizitza-eraikinean, eta pilatutako kearen ondorioz, badaezpada, bertako 150 bizilagun etxetik atera behar izan dituzte, France Bleu irrati kateak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu.

Ezbeharra 03:00ak aldera jazo da, eraikinaren lur azpiko aparkalekuan zeuden bi autotan. Autoak irteeratik hurbil zeudenez, laster itzali dute sua bertaratutako 35 suhiltzaileek.

Dena dela, ke handia pilatu denez, eraikina guztiz hustu dute, ordubetez edo.

Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Suteak Baionako bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Lapurdi