Gizartea -

GIPUZKOA

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Suak kalte material handiak eragin ditu Altza auzoko Berra Behea kaleko hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.

Sute batek kalteak eragin ditu Donostiako Altza auzoko etxebizitza batean

0:51

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizaldean, bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, Altza auzoko Berra Behea kaleko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Suak kalte material handiak eragin ditu hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte. 

04:30 inguruan piztu da sua Berra Behea kaleko zazpigarren zenbakiko hirugarren soilaruan.

Bizilagun batek eman du abisua, eta larrialdi zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak gertaeraren tokira bertaratu dira.

Eraikina jendez hustu dute.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, suteak hiru etxebizitzatan egin ditu kalteak. Hori dela eta, bi etxebizitzatako bizilagunei ostatua eman behar izan diete.

Sutearen ondorioz, bi pertsona artatu dituzte tokian bertan.

Suhiltzaileek 07:00ak aldera itzali dute sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Euskal herriak Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Sua amatatzeko lanen azken ordukoa