Gizartea -

Trafikoa

Bi emakume hil dira Vianan izandako trafiko-istripu batean

Ezbeharra 22:18 aldera jazo da, eta bi autoek aurrez aurre egin dute talka N-111 errepideko 84. kilometroan, udalerri nafarrean.

Istripua Vianan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Istripua Vianan.
Istripua Vianan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi ibilgailutako bi emakumezko gidariak hil dira gaur gauean Vianan (Nafarroan) gertatutako trafiko istripu batean, SOS Rioja 112k webgunean jakinarazi duenez.

Ezbeharra 22:18 aldera jazo da, eta bi autoek aurrez aurre egin dute talka N-111 errepideko 84. kilometroan, udalerri nafarrean.

Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek emakumezko baten heriotza baieztatu eta bestea larri zegoela jakinarazi dute. Azkenean, baina, bigarrena ere hil egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Viana Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak