Gizartea -

Bizkaia

Bi pertsona eraman dituzte ospitalera Basaurin, sute batean kea arnasteagatik

Gainera, bi ertzain artatu dituzte tokian bertan, kea arnasteagatik. Sua Sarratu kaleko etxebizitza batean piztu da gauerdian. Suhiltzaileek itzali dute sua.

Sutea Basaurin. Argazkia: @BomberosBizkaia
Sutea Basaurin
Lau pertsona artatu dituzte Basaurin izandako sute batean kea arnastu ondoren

0:53

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dituzte etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gainera, bi ertzain artatu dituzte tokian bertan, kea arnasteagatik. 

Sua gauerdian piztu da, Sarratu kaleko etxebizitza batean.

Suhiltzaileek itzali dute sua.

Hasiera batean etxebizitza eraikina jendez hustu behar izan badute ere, bizilagun ia guztiak etxera itzuli dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko argazkiak Euskal hiriburuak Bizkaiko albisteak EAE albisteak Suteak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Suhiltzaileak