Gizartea -

Koronabirusa

Hegoafrikako aldaera nagusi dela dio audio batek informazio faltsuarekin

Osakidetzak Brasilgo koronabirus aldaeraren 222 kasu zenbatu ditu orain arte, eta Hegoafrikako aldaeraren beste 54. Hala ere, Erresuma Batuko aldaerak nagusi izaten jarraitzen du.

Txagorritxuko Ospitalea. Argazkia: EFE
Txagorritxuko Ospitalea. Argazkia: EFE
Txagorritxuko Ospitalea. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egun Erresuma Batuko koronabirus aldaera da nagusi Euskadin, osasun arduradunek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak onartu dutenez. Hegoafrikako aldaeraren kasuak identifikatu dituzte, baina askoz gutxiago.

Hala ere, azken orduetan sare sozialetan bolo-bolo dabilen audio batek ziurtatu duenez, Donostiako eta Bidasoaldeko ospitaleak gainezka daude, ‘Afrikako’ aldaera Gipuzkoan sortzen ari den covid-19 kasu larrien ondorioz.

Emakume baten ahotsak azaltzen duenez, birusaren aldaerak “familia osoak ZIUra” eraman ditu, eta iturri bezala Bidasoaldeko ospitaleko erizain bat aipatzen du. “Gauzak nahiko oker omen daude, Afrikako anduia jadanik hemen dagoelako”, ohartarazi du.

“Bidasoaldeko eta Donostiako ospitaleak gainezka omen daude, eta ebakuntzak bertan behera utzi dituzte. Kontuz ibili, andui hau oso gaiztoa delako”, erantsi du.

Osakidetzak Brasilgo koronabirus aldaeraren 222 kasu zenbatu ditu orain arte, eta Hegoafrikako aldaeraren beste 54. Hala ere, Erresuma Batuko aldaerak nagusi izaten jarraitzen du.

Brasilgo eta Hegoafrikako aldaerek eragindako kasuen gorakada nabarmena izan da, apirilaren 20ko datuekin alderatuta.

Horrela, duela hiru egun Brasilgo aldaeraren 107 kasu zenbatu zituzten, eta orain 222 dira dagoeneko. Hegoafrikako aldaerari dagokionez, 46 baieztatu zituzten duela hiru egun, eta orain 54 dira.

Osasun Sailak onartu duenez, tokian toki aldaeren kutsadura kateak izan dira, baina aldaera britainiarrak nagusi izaten jarraitzen du. Hala ere, bi aldaera horiek hedatzen ari direla zehaztu du.

Gainera, azken asteetan Bizkaian eta Gipuzkoan aldaeren “zenbait kutsadura kate” izan direla esan du Sailak.

Era berean, Espainiako Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroak azpimarratu zuenez, Erresuma Batuko aldaerak aurreko guztiak “azkar” ordezkatu ditu, eta nagusi da Europako herrialde gehienetan, baita Israelen ere.

“Kutsakorragoa da, eta litekeena da hilgarriagoa izatea”, onartu zuenez. Espainian “asko zabaldu da, eta azkar hedatu da azken asteetan”, gaineratu zuen.

Horrela, 11 erkidegotan kasuen % 70 da, eta beste 5 erkidegoetan positiboen % 90 baino gehiago.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Albiste faltsuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak