Gizartea -

Nafarroa

Jorge Morik (PSN) barkamena eskatu du Poliziak mozkor harrapatu ostean

Iruñeko PSNko bozeramaileak positiboa eman zuen Udaltzaingoak aurreko igandean egindako kontrol batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Mori PSNko Iruñeko bozermaileak "barkamena" eskatu du aurreko igandeko goizaldean Udaltzaingoak egindako alkohol-kontrol batean positibo emateagatik eta, ziurtatu duenez, "hau ez da berriro gertatuko".

Jorge Morik onartu du, Udaleko osoko bilkuran parte hartu aurretik egindako adierzpenetan, "huts egite handia" izan zela eta ezin duela "barkamena eskatu besterik egin". "Kargudun publikook are gehiago kontuz ibili behar gara gauza batzuekin eta zuhurtzia muturreraino eraman behar dugu", gaineratu du.

"Honen eragina eta kalteak jasan dituzten guztiei barkamena eskatu besterik ezin dut egin: lagunak, familia, alderdikideak...", gaineratu du. Ostegun honetan jakin da udaltzainek salaketa jarri ziotela igande goizaldean alkoholemia-kontrol batean, ‘Diario de Navarra’ egunkariak zabalduta.z.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea