Gizartea -

Gertaera

Gidari mozkor batek polizia-auto baten kontra talka egin du, A-8an

Poliziak lehenago gertatutako istripu baten inguruan seinaleak jartzen ari ziren Barakaldon, eta bat-batean gidariak, 0,59ko tasarekin, polizia-autoaren kontra jo du.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Total eginda zegoen gidari batek polizia-auto baten kontra talka egin du goizaldean, A-8an, Barakaldon, lehenago gertatu den istripu baten ondoan seinaleak jartzen ari zirela. Gidariak positibo eman du alkoholemia-kontrolean.

Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, 02:00ak aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote istripu bat izan dela aipatutako autobidean 121 kilometroaren parean, Barakaldon, hain zuzen.

Istripuaren auto bakarra bide-ertzean, Kantabriako noranzkoan, zegoen; hori dela eta, agenteek konoak eta seinaleak jarri dituzte, eta autoan argiak piztu.

20 minutu inguru geroago, noranzko horretan zihoan furgoneta baten gidariak kontrola galdu eta konoek eta seinaleek markatzen zuten gunean sartu da. Agenteek alde batera salto egin dute autoak harrapa ez zitzan, azkenik, polizia-autoaren kontra talka egin du

Agenteak gidaria mozkor zegoela ohartu dira eta alkoholemia-kontrola egin diote. Proban 0,59ko tasa (alkohol miligramo arnastutako litro bakoitzeko) eman du, eta segituan atxilotu dute bide-segurtasunaren kontrako delitu bat leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea