Gizartea -

KORONABIRUSA

Presioak gora egiten jarraitzen du EAEko ZIUetan, 186 gaixo larrirekin

2020ko apirila erdialdeko okupazioa berdindu da. 935 kasu berri atzeman dira, baina positibo tasa % 9tik % 7,7ra jaitsi da.

Pertsona bat zainketa intentsiboetako unitatean. Argazkia: EFE.
Gaixo bat eta osasun langilea zainketa intentsiboetako unitatean
Pertsona bat zainketa intentsiboetako unitatean. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ospitaleetako ZIUetako presioak gora egiten jarraitzen du. Apirilaren 23ko datuen arabera, 186 gaixo larri daude covid-19arekin ingresatuta, aurreko egunean baino 13 gehiago. Hala ere, Osasun Sailak jakitera eman duenez, gela arruntetako gaixoen kopurua 101era jaitsi da, bezperan baino 13 gaixo gutxiagorekin.

Ospitaleetako presioa, baina, izugarria da oraindik, eta zaintza intentsiboetako unitateetako gaixoen kopurua 2020ko apirilekoarekin alderatu daiteke dagoeneko, taulan ikus daitekeenez.

935 covid-19 kutsatze berri izan dira ostiralean EAEn, aurreko egunean baino hiru gutxiago. Era berean, positibo tasak ere behera egin du, % 7,7ra. Datuok, hala ere, MOEk ezarritako % 5etik urruti egoten jarraitzen dute; beraz, ezinezkoa da kontrolik gabeko transmisioa etetea.

Egunean zehar 12.193 PCR proba eta antigeno test egin dira, bezperako 10.907en parean.

Hala, Bizkaian 466 positibo berri antzeman dituzte, aurreko egunean baino 41 gehiago. EAEko beste bi probintzietan, ostera, egoerak hobera egin du: 358 Gipuzkoan (73 gutxiago) eta 103 Araban (14 gutxiago). Gainera, EAEtik kanpo bizi direnen artean, zortzi positibo zenbatu dira (bezperan baino hiru gehiago).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Hezkuntza sistemako albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak