Gizartea -

Bizkaia

27 urteko gizonezko erandiotar bat hil da trafiko istripuan

Furgoneta ezponda batetik erori da, Akarlanda eta Erandiogoikoa lotzen dituen errepidean, Erandion. Gidaria lekuan bertan hil da.

Eriz Lotina | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gizonezko bat hil da Erandion (Bizkaia) izandako trafiko istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Akarlanda eta Erandiogoikoa lotzen dituen errepidean izan da ezbeharra, 21:40 inguruan; furgoneta bat bidetik atera eta ezponda batetik behera erori da. Gidaria barruan harrapatuta geratu da, eta zauri larrien ondorioz, tokian bertan zendu da. Erandiotarra da hildako gizonezkoa.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatukoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Erandio Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuen biktimak