Gizartea -

Nafarroan

Txikituta agertu da Funeseko Erregearen Sakanean jarri berri duten tronua

Duela hiru egun instalatu zuten jesarlekua, Udalak jakitera eman duenez.

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan, txikituta agertu da Funeseko Udalak Erregaren Sakaneko begiratokian instalatu berri duen tronua.

Jarlekua, Udalak jakitera eman duenez, hiru egun lehenago jarri zuten bertan eta apirilaren 24an, larunbatarekin, erakutsi zioten herritarrei sare sozialen bidez. Obra eraikitzeak 3.000 euroko kostua izan du, ikerketa lan sakonaz gain.

Ignacio Dominguez alkateak azpimarratu du, Funesentzat oso garrantzitsua den lekuan egindako suntsiketa konpontzeaz gain, segurtasun neurriak areagotuko dituztela halakorik errepikatu ez dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Historia