Gizartea -

Migrazioa

17 migratzaile hilda topatu dituzte patera batean, Hierro uhartearen hegoaldean

Hiru lagun soilik atera dira bizirik, eta helikopteroan erreskatatu dituzte. Itsas salbamenduko ontzi bat patera dagoen tokira bidean da, baina ez da bihar arte iritsiko.

EITB MEDIA | AGENCIAS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 migratzaile hilda eta beste hiru bizirik topa dituzte patera batean, Hierro uhartearen hegoaldean, kostaldetik 265 miliatara, Europar Press agentziak Itsas Salbamenduko iturriak aipatuz jakinarazi duenez.

Armadaren bilaketarako eta erreskaterako hegazkin batek bistaratu du migratzaileen patera noraezean, eta berehala helikoptero bat eta ontzi bat hara bidean jarri dituzte.

Hiru lagun soilik atera dira bizirik, hirurak gizonezkoak. Helikopteroan eraman dituzte La Restinga udalerriko portura. Deshidratatuta aurkitu dituzte, eta helikopteroan bertan artatu behar izan dituzte lehendabizi.

Ontzi bat patera agertu den zonaldera bidean da, 17 gorpuak erreskatatzeko, baina bidea luzea denez, bihar arte ez dela iritsiko zehaztu dute.  

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kanariak