Gizartea -
Dimisioa
Metro Bilbaoko presidenteak dimisioa eman du arrazoi pertsonalengatik
Loli de Juan Basauriko alkate ohiak ekainaren 7an hartu zuen kargua eta orain Bizkaiko Garraioaren Partzuergoak ordezko bat aukeratu beharko du.
Erredakzioa
Loli de Juan Metro Bilbaoko presidenteak kargua utziko du gaur bere kabuz eta arrazoi pertsonalak medio, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Basauriko alkate ohiak ekainaren 7an hartu zuen presidente kargua eta gaur dimisioa ofizial egingo du. Radio Euskadik kontsultatutako iturrien arabera, bere kabuz hartutako erabakia da eta arrazoi pertsonalengatik izan da.
Hala ere, El Correo egunkariak dio metroan doan ibiltzeko daukan txartel bereziaren erabilera okerragatik dimitituko duela. Egunkari horren arabera, txartel berezi hori beste pertsona batek erabiltzen zuen.
Orain, Bizkaiko Garraio Partzuergoak De Juanen ordezkoa izendatu beharko du.