Gizartea -

MIGRAZIOA

Patera batean zihoazen 41 pertsona erreskatatu dituzte Hierro uhartearen hegoaldean

Erreskatatutako pertsona horien artean gutxienez hiru haur eta bederatzi emakume daude.

EITB MEDIA| AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart gauean 41 pertsona erreskatatu dituzte Kanarietan, Hierro uhartearen hegoaldean, kostaldetik ia 500 kilometrora.

Larrialdi zerbitzuetako iturriek jakinarazi dutenez, erreskatatutako pertsona horien artean gutxienez hiru haur eta bederatzi emakume daude. 

Bitartean, Itsas Salbamenduko ontzi bat 17 hilotza daramatzan beste patera baten bila ari da. Armadaren bilaketarako eta erreskaterako hegazkin batek ikusi zuen migratzaileen patera noraezean, eta berehala helikoptero batek bizirik zeuden hiru pertsonak erreskatatu zituen. Orain, gorpuen bila dabil Itsas Salbamenduko ontzia. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kanariak azken ordukoa