Gizartea -
Etxeko borroka
Bihurkin batekin eraso egin dio senide bati Bilbon
Ertzaintzak adierazi duenez, biktima, 24 urteko gizonezko bat, larrialdi zerbitzuek gertakaria izan den lekuan hartatu ondoren Basurtoko ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
Gizon bat zauritu dute gaur, Bilbon, senide batek bihurkin batekin eraso ostean. Ertzaintzak adierazi duenez, biktima, 24 urteko gizonezko bat, larrialdi zerbitzuek gertakaria izan den lekuan hartatu ondoren Basurtoko ospitalera eraman dute. Goiz osoa erasotzailearen bila aritu ostean, Ertzaintzak 26 urteko erasotzailea atxilotu duela adierazi du.
Gertakaria 8:20etan izan da, Bilboko Otxarkoaga auzoan. Familia bereko bi senide borrokatu dira eta bat-batean bihurkin batekin zauritu du batak bestea. Koinatuak direla adierazi du Ertzaintzak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea