Gizartea -
2011ko bigarren seihilekoa
Euskadik 841 biztanle gehiago ditu
Arabak 295, Bizkaiak 226 eta Gipuzkoak 320 biztanle gehiago dituzte.
Erredakzioa
Euskadiko biztanle kopuruak gora egin du 2011ko bigarren seihilekoan. Jaiotza kopuruak heriotzena gainditu du eta, guztira, 841 biztanle gehiago ditu EAEk. Hiru lurraldeetan izan da hazkundea: Arabak 295, Bizkaik 226 eta Gipuzkoak 320 biztanle gehiago dituzte.
Aurtengo bigarren seihilekoko heriotza gehienak tumoreek eragin dituzte. Eustatek eskainitako datuen arabera, 4.449 pertsona hil dira denbora tarte horretan, iazko garai berean baino % 2,3 gutxiago. Araban 543 pertsona hil ziren, Bizkaian 2.490 eta Gipuzkoan, 1.416.
Tumoreek heriotzen % 34,1 eragin dute. Ondoren biztanleriaren % 27,3 zirkulazio aparatuko gaixotasun batek jota hil da eta % 8,2 arnas aparatuko baten ondorioz.
Apirila eta ekaina bitartean Euskadin hildako pertsonen % 53 gizonezkoak ziren eta % 47, emakumezkoak. Hildakoen % 57,2 80 urte baino gehiago zituen, baina ehuneko horrek gora egin zuen emakumeen artean % 70,3ra arte eta murriztu gizonezkoen kasuan % 45,7ra arte.
Bigarren seihilekoko hildakoen artean, 14 urtebete baino gutxiagoko umeak izan ziren (5 mutil eta 9 neska). 100 urterekin edo gehiagorekin hil zirenetik, 40 emakumeak ziren eta 5, gizonezkoak.