Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboak modu esanguratsuan igo dira Nafarroan, 181eraino

Gainera, Iruñeko bi auzotan (Txantrea eta Iturrama) 10 bat kasu zenbatu dituzte; 11 eta 10, hurrenez hurren.

Hainbat pertsona, Iruñeko kale batean. Artxiboko argazkia: EFE
Hainbat pertsona, Iruñeko kale batean.
Hainbat pertsona, Iruñeko kale batean. Artxiboko argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat egunez 150eko langatik gertu egon ostean, gorakada nabarmena izan dute positiboek Nafarroan. Hala, Gobernuak emandako datuen arabera, 181 kutsatze atzeman dituzte.

Zehazki, atzokoan 2.814 proba egin zituzten (bezperan baino 106 gutxiago) eta, horietatik, % 6,4 positiboak izan ziren. Positibo-tasak, beraz, puntu bat pasatxo egin du gora (% 5,2an zegoen).

Bezperan baino 25 gehiago dira, eta duela astebete (184) eta duela 15 egun (188) zenbatutakoen antzekoak.

Gune eta udalerri astinduenen artean, Iruñeko Txantrea eta Iturrama auzoak daude, 11 eta 10 positiborekin. Ondoren daude Ermitagaña auzoa (hau ere Nafarroako hiriburuan), bederatzi kasurekin, eta Barañain, zortzirekin. Altsasuk, Burlatak eta Buztintxurik (Iruñea) zazpina kutsatze zenbatu dituzte.

Guztira, 204 paziente zeuden atzo ospitaleratuta Foru Erkidegoko ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino bat gutxiago.

Atzo koronabirusarekin lotutako zortzi ospitaleratze izan ziren, horietako bi zainketa intentsiboetako unitateetan, eta heriotza bat, 73 urteko gizon batena. Guztira, 1.163 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz Nafarroan.

Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 66 erregistratu zituzten, Tuteran % 8 eta Lizarran % 6. Gainerako positiboak (% 20) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.

Adin-talde nagusiak 45 eta 59 urte artekoak (% 24) eta 30 eta 44 urte artekoak (% 22) dira. Ondoren, 15 urtetik beherakoen (% 19), eta 15 eta 29 urte bitartekoen taldeak (% 17) daude. Azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (% 15) eta 75 urtetik gorakoen taldea (% 3) daude.

Positibo berrien batez besteko adina 38,2 urtekoa da. Kasuen % 54 emakumeak dira, eta % 46, gizonak.

Ospitaleratzeen eta alten balantzea egin ondoren, 204 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino bat gutxiago), horietako 40 zainketa intentsiboetako unitateetan (bat gutxiago) eta beste 19 etxeko ospitaleratzean (bat gehiago). Gainerakoak, 145 paziente, gela arruntetan daude (bat gutxiago).

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia, eguneroko datuen arabera, 59.399 kasukoa da Nafarroan.

Txertaketa-prozesuari dagokionez, atzo 6.770 dosi jarri zituzten, eta, ondorioz, orain arte jaso diren 252.845 dosietatik 234.186 txerto eman dituzte Nafarroan. Gaur goizean, Janssenen 1.800 dosi iritsi dira.

Orain arte 67.962 pertsonak osatu dute prozesua, atzo 1.565 lagunek bigarren dosia jaso ostean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Altsasu Azkoien albisteak Erizainak azken ordukoa Sendagaiak Txertoak egutegia Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Anbulatorioak Nafarroako Osasun Zerbitzua