Gizartea -

Mendi istripua

Gasteizko mendizale bat hil da Huescako Lecherines mendian erorita

43 urteko gizona mendian jasandako hipotermia eta kolpe gogorren ondorioz hil da Huescako San Jorge Ospitalean.

Lecherines mendia Huescaco Aisa herrian dago. Argazkia: EITB
Lecherines mendia Huescaco Aisa herrian dago
Gasteizko mendizale bat hil da Lecherines mendian (Huesca)

00:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko gizonezko gasteiztar bat hil da Aisa herrian (Huesca), Lecherines mendian, istripu batean jasandako zaurien eta hipotermia larriaren ondorioz.

Ezbeharra atzo jazo zen. Antza, biktima beste lagun batekin zegoen mendian, eskalatzen; orduan, erori eta 200 bat metro egin zituen arrastan, mendi-hegaletik behera.

Berarekin zebilen lagunak ere bost bat metroko erorikoa jasan zuen, azken honek eman zien larrialdi zerbitzuei ezbeharraren berri.

Jakako Guardia Zibilak hartu zuen parte erreskatean, besteak beste helikoptero bat erabilita. Mendizalea San Jorge ospitalera eraman zuten, baina hil egin da, jasandako zaurien ondorioz.

Hiru mendizale zauritu dira

35 urteko mendizale nafartar bat erreskatatu dute Peña Forca tontorrean (Huesca), 150 metro jausi ostean.

Huescako Gobernu Ordezkaritzak jakinarazi duenez, igotzen ari zela jausi egin da harkaitz batean gelditu arte. Mendizaleak zauri larriak izan ditu.

Bestalde, bi mendizale larri zauritu dira Segoviako eta Palentziako erkidegoetan istripuak izan ostean. Helikopteroek salbatu behar izan dituzte, eta ospitale ezberdinetara eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea