Gizartea -

Aurkikuntza

Espainiako monarkiaren argazki zaharrak, Getxoko zaborrean botata

Espainiako Monarkiaren ehun bat argazki zahar aurkitu ditu Willy Uribe idazle bilbotarrak zaborrean. Antza, argazkiak zapata-kutxa zahar batean sartuta zeuden, zaborrean botata.

Willy Uribe idazleak aurkitu ditu argazkiak. Argazkia: Willy Uribe.
Willy Uribe idazleak aurkitu ditu argazkiak. Argazkia: Willy Uribe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Monarkiaren ehun bat argazki zahar aurkitu ditu Willy Uribe idazle bilbotarrak zaborrean. Antza, argazkiak zapata-kutxa zahar batean sartuta zeuden, zaborrean botata.

Irudietan Habsburgoko Maria Cristina bere seme-alabekin agertzen da; Alfonso XIII.a, Donostiara egindako bisita batean; Battenbergeko Victoria Eugenia haren seme-alabekin edota Juan de Borbonen ezkontza, besteak beste.

Sigueleyendo.es webguneak jakinarazi du Willy Uriberen aurkikuntza. Web horretan aurkitutako argazki batzuk ere eskegi dituzte.

Edukiontzi urdin batean aurkitu sitúen argazkiak, Europa Press agentziari adierazitakoaren arabera. Argazkiekin batera, liburuak eta gutun pertsonalak ere topatu zituen, baina zaborrean utzi zituen.

Argazkiak Madrilgo, Bilboko eta Donostiako zigiluekin aurkitu dituzte. Batzuk "oso onak" direla esan du Uribek, kalitate handikoak. Hemendik aurrera, argazkiak nondik atera diren ikertuko duela esan du idazle bilbotarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea