Gizartea -

Ustezko eraso arrazista

Loteria itzuli zuen marokoarrari eraso egin diote Bilboko lokal batean

Atezain batzuek sartzea galarazi ziotela eta ondoren jipoi bat eman ziotela salatu du Abdellah El Mekaouik.

Abdellah El Mekaoui
Abdellah El Mekaoui
Loteria itzuli zuen marokoarrari eraso egin diote Bilbon

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abdellah El Mekaoui Bilbon bizi den gazteak, galduta zeuden 400 loteria dezimo itzuli zituen pertsonak, salatu duenez, Bizkaiko hiriburuko dantzaleku bateko atezainek bertara sartzea galarazi zioten, "arabiarra izateagatik", eta ondoren jipoia eman zioten.

Gazteak "Graffiti" Radio Euskadiko saioan azaldu duenez, bera eta bere lagunak Erripa kaleko Ikea tabernan sartu nahi ziren, baina galarazi egin zieten.

Orduan, kexa-orriak eskatu zituzten, baina dantzalekuko arduradunek ezetz esan zietenez, Poliziari deitu zioten. Une horretan, Abdellahren esanetan, kolpeak eta ostikadak jasotzen hasi ziren. Gazteak zauriak ditu begi batean eta bizkarrean.

"Oso gaizki sentitzen naiz gertatutakoarekin, ez dut inoiz halakorik bizi izan, ez dut onartu eta ez dut onartuko, ez baitut ezer txarrik egin", deitoratu du, Radio Euskadiko mikrofonoetan.

Patxi de la Fuente SOS Arrazakeria elkarteko bozeramaileak salatu duenez, arabiarrei sartzen ez uztea "ohikoa" da Bilboko establezimenduetan: "Gauzak aldatu egin behar dira, ez baita onargarria irekia eta modernoa izan nahi duen hiri batek irizpide arrazistak izatea aisia eskaintzeko".

Abdellahk iragarri du salaketa aurkeztuko duela epaitegian, dantzalekuko arduradunek arabiarrei ezarritako betoa azal dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea