Gizartea -

GERTAKARIA

Bizkaibuseko gidari bati eraso egin diote arma zuri batekin

Maskara erabiltzeko eskatu zion bidaiari eta orduan erasotzaileak labankada bat eman zion langileari, hanka behin baino gehiagotan urratuz.

Bizkaibuseko gidari bati eraso egin diote arma zuri batez. Artxiboko irudia: ELA
Bizkaibuseko gidari bati eraso egin diote arma zuri batez
Bizkaibuseko gidari bati eraso egin diote arma zuri batez. Artxiboko irudia: ELA

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igandean Bizkaibuseko autobus bateko gidari bati arma zuri batekin eraso egin ziotela salatu du astearte honetan ELA sindikatuak. Langileak nahitaezko maskara erabiltzeko eskatu zion bidaiariari, sindikatuko iturriek jakitera eman dutenez, eta honek muzin egin eta arma zuri batekin eraso egin zion.

Gertakaria igande goizean izan zen, Bizkaiko hiriburua eta Eibar lotzen dituen Bizkaibuseko linean. Autobusa 08:30ean atera zen Bilbotik, eta, sindikatuaren arabera, Galdakaoko udaletxearen parean bidaiari bat autobusera maskararik gabe igo zen. 

Gidariak maskara eramatera behartuta zegoela oharatarazi zion, eta, orduan, gizonezkoa gidariaren tokira hurbildu eta labana batekin eraso egin zion. Ondorioz, bi ebaki egin zizkion hankan, eta armaren heldulekuarekin belaunean jo zuen.

Borrokan hasi ziren eta, azkenean, gidariak Galdakaoko Olabarri ingurura jaistea lortu zuen erasotzailea. Kalean ibilgailuaren kristalen kontra labankadak jaurti zituen, bidaiariak mehatxatuz.

ELAk salatu duenez, egoera hori askotan "errepikatzen ari da"; izan ere, Bizkaibuseko langileek "beren erantzukizunarekin bat ez datozen" funtzioak betetzen dituzte, eta "babesik gabe daude eta tentsio handia" bizi dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak horrelako egoeretan "jarduteko protokolorik" ezarri ez izana kritikatu du sindikatuk, eta elkarretaratzea deitu du datorren ostegunerako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Galdakao Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eibar argazkiak Gizartea Bizkaibus albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Garraio publikoa