Publizitatea
Itxi

2021/05/04

19:05

Gizartea

Alarma egoeraren amaiera

Urkulluk EAEko itxiera perimetrala mantenduko duela baieztatu diola esan du Revillak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kantabriako presidentearen esanetan, lehendakariak gutun batean baieztatu dio alarma egoera amaitu eta gero EAEko konfinamendu perimetralari eutsiko diola.

0:58
Miguel Ángel Revilla. Irudia: Europa Press
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Miguel Angel Revilla Kantabriak presidenteak iragarri du Iñigo Urkullu lehendakariak gutuna bidali diola, baieztatzeko Euskadik perimetralki itxita jarraituko duela maiatzaren 9an alarma egoera amaitu eta gero.

Revillak berretsi du maiatzaren 9an Kantabria "deskonfinatu" egingo dela, eta, bere esanetan, lehendakariak esan dio erkidegoak irekitzea "arriskutsua" izan litekeela.

"Esan dit Euskadi irekitzekotan arazoa Kantabriak izango lukeela, oso egoera kezkagarrik daudelako", adierazi du agintari kantabriarrak, prentsaurreko batean.

Atzo, Urkulluk iragarri zuen ostiralean neurri prebentiboak egokitzeko dekretua sinatuko duela, alarma egoeraren osteko egoera berrira egokitzeko.

Gaur, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak errege dekretu bat onartu du, alarma egoera amaituta sor daitekeen ziurgabetasun juridikoari bide emateko. Hala, maiatzaren 10etik aurrera, erkidegoetako gobernuek Auzitegi Gorenera jo ahalko dute, tokiko auzitegiek pandemiaren aurkako murrizketaren bat bertan behera utziz gero. Horrenbestez, Gorenak edukiko du neurrien inguruko azken hitza.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena