Itxi

Gizartea

BIZKAIA

Datorren astean Bilbon beste etxe bat hustuko duela iragarri du Desokupa enpresak

O. A. | EITB MEDIA

Abadiñoko hustutzearen harian Ertzaintzarekin harremana izan zuela ziurtatu du konpainiak. Josu Erkoreka sailburuak, ordea, "estrategia partekaturik" ez zegoela ziurtatu du.

  • Desokupa enpresak Abadiñon egindako hustutzearen harira izandako protesta bat

    Desokupak Abadiñon egindako hustutzearen aurkako protesta. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Apirilean Abadiñon etxe bat hustu zuen Desokupa enpresak datorren astean Bilbon beste etxebizitza bat hustuko duela iragarri du sare sozialetan. Zenbait iturrik eskuin muturrarekin lotzen dute enpresa hori. Bideo batean azaldu duenez, Abadiñoko eskuhartzean harremana izan zuten Ertzaintzarekin. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur ziurtatu duenez, ez zen "estrategia partekaturik" egon.

EH Bilduk Abadiñon gertatukoaren inguruan egindako galdera bati erantzunez Josu Erkorekak Eusko Legebiltzarrean adierazi zuen Ertzaintzak ez zuela harremanik izan Desokupa enpresarekin, ez "Abadiñoko gertakarien aurretik, bitartean eta ondoren".

Orain, Desokupa enpresak bideo bat zabaldu du sare sozialetan hartuemana egon zela ziurtatuz.

Bideo horretan, enpresako kide bat ikus daiteke ertzainekin hizketan, hustutzea nola egin behar zuten azalduz. Ertzainek erantzuten diete "inguruan" egongo direla.

Gauzak horrela eta sare sozialetan zabaldutako irudien aurrean, Desokupa enpresaren eta Ertzaintzaren arteko harremanari buruz esandako hitzak mantentzen ote dituen galdetuko dio EH Bilduk Josu Erkorekari.

Bien bitartean, datorren astean Bilbon esku hartuko duela iragarri du Desokupa enpresak.

Josu Erkoreka sailburuak, ordea, "estrategia partekaturik" ez zegoela ziurtatu du.

Ertzaintzak ez zuen "estrategia partekaturik" Desokupa enpresarekin Abadiñon, Erkorekaren esanetan

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak asteazken honetan ziurtatu duenez, Ertzaintzak ez zuen Abadiñoko hustutzearen harira "aurrez adostutako estrategia partekaturik" Desokupa enpresarekin.

Erkorekak ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan iragarri duenez, Desokupa eta Ertzaintzaren arteko harremanari buruzko bi galdera erregistratu dituzte Eusko Legebiltzarrean.

"Argi azalduko dugu Ertzaintzak ez zuela, esaten ari diren bezala, aurrez adostutako estrategia partekaturik enpresa horrekin. Erabat faltsua da Ertzaintzak enpresa hori babestu behar zuela", nabarmendu du. 

Segurtasun sailburuak azaldu duenez, eraikinaren jabeak poliziaren esku-hartzea eskatu zuen mehatxuak eta irainak jasotzen ari zela argudiatuta.

Erkorekaren kontakizunaren arabera, Ertzaintzak protestan ari zirenetako batzuk eta Desokupa enpresakoak omen ziren beste batzuk identifikatu zituen. "Ertzaintzak ez zekien eta ez zuen zertan jakin", gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena