Gizartea -
Bromen eguna
Inuzente eguna, Twitterren errege
Chita tximinoaren heriotza, laurogei urtetik gorakoa zena, edo Repsol eta Burger King janari azkarreko enpresak elkartuko direla benetako albisteak izan dira eta inozentadak eman dute hasiera batean.
Erredakzioa
Iker Casillas Real Madrileko atezainak bere Facebooka erabili du "datorren urte honetan futbola utzi eta erronka berriei aurre egingo diela" esateko. Jarraitzaile batzuk laster konturatu dira broma bat zela.
Operadoreek abenduaren 31an WhatsApp zerbitzua blokeatuko dutela sarean kolapsoa ekiditeko eta SMSak sustatzeko, izan da gehien sinetsi den broma eta laster ADSLZone enpresak inozentada bat dela esan behar izan du.
Chita Tximinoaren heriotza, laurogei urtetik gorakoa zena eta 30 hamarkadeko Tarzan filmen protagonista zena, edo Repsol eta Burger King janari azkarreko enpresak elkartuko direla broma eman dute hasiera batean eta benetako albisteak izan dira.
Antena 3ko "Atrapa un millón" lehiaketan parte-hartzaile batek 5.000 euro galdu ditu Remedios Cervantes modeloak lagun zuela erantzuna azken momentuan aldatzeagatik. Albiste hau benetakoa da.