Gizartea -

Herri Urrats

"Beharrezkoa dugu Herri Urrats, ikastolak mantendu eta proiektu berriak garatzeko"

Aurtengo Herri Urratsi buruz eta Seaskako ikastolek duten erronkez aritu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria Euskadi Irratiko Goiz Kronikan.

Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria artxiboko irudi batean.
Seaska Ikastolak Herri Urrats
Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria artxiboko irudi batean.

play icon 4:59

Goiz Kronika

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz ezin izan zen, eta, aurten, ohiko moduan ez, baina Ipar Euskal Herriko 30 plazetan ekitaldi xumeak antolatu dituztela azaldu du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak. Izan ere, maiatzeko bigarren igandea Herri Urratsen eguna izan ohi da, Senpereko aintzira jendez bete ohi den igandea.

Jai hori Seaskako ikastolentzat diru iturri garrantzitsua izaten dela azaldu Jorajuriak, eta gaineratu du garapen fasean daudela azken urteetan, gero ikasle gehiago dituztelako. Horregatik jarri dute abian diru bilketa 'Boga' lelopean, Seaska sareko bosgarren kolegioa irekitzeko asmoa dutelako.

'Molac legeaz' ere mintzatu da Jorajuria, eta konfiantza eta esperantza agertu du diru-laguntzei buruzko helegiteari dagokionean: "Borroka hori ere irabazi dezakegu, eta irabaziz gero, hurrengo urteetako hezkuntza bideratu egingo da Iparraldean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa