Gizartea -

Basque Health Cluster

Bio-osasunaren euskal sektoreak "tokiko industria indartsua" garatzea defendatu du

Basque Health Clusterreko buruak azpimarratu duenez, egungo pandemiak "lehen planora" ekarri du "zero kilometro" motako ekoizpena izatearen beharra.

Bexen medical, Basque Health Cluster osasun klusterra osatzen duen enpresetako bat. Argazkia: EFE
Bexen medical, Basque Health Cluster osasun klusterra osatzen duen enpresetako bat
Bexen medical, Basque Health Cluster osasun klusterra osatzen duen enpresetako bat. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basque Health Clusterra osatzen duten bio-osasunaren euskal sektoreko enpresak "tokiko industria indartsua" garatzearen alde agertu dira. Horren esanetan, egungo pandemiak "lehen planora" ekarri du "zero kilometro" motako ekoizpena izatearen beharra.

Maria Pascual de Zulueta Basque Health Clusterreko buruak azpimarratu duenez, egungo pandemiak lehen planora ekarri du autonomia, subiranotasuna eta independentzia emango digun zero kilometro motako ekoizpena izatearen beharra.

Klusterreko buruak mahai gainean jarri du, besteak beste, osasungintzako hainbat produkturen inguruan izan den eskasia: musukoak, parazetamola, txertoak edo oxigenoa.

Ildo horretan, "tokiko industria indartsua" garatzearen aldeko apustua egitearen beharra nabarmendu du, etorkizuneko balizko pandemia berriei aurre egin ahal izateko.

Basque Health Cluster deiturikoak sektoreko ia 200 enpresetatik 91 biltzen ditu, eta horietatik 11k 500 langile baino gehiago dituzte.

Bestalde, klusterrak iazko balantzeari buruzko datuak eman ditu eta horren arabera, 2020an 1.670 milioi euroko fakturazioa izan zuen. Halaber, enplegua % 5 hazi da, 400 lanpostu sortuz. Etorkizunera begira ere aurreikuspenak onak dira, izan ere, bost urtean % 50 haztea eta EAEko barne produktu gordinaren % 3 izatera iristea espero du klusterrak. Gaur-gaurkoz ia 8.100 pertsonari ematen die lana, gehienak emakumeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasun albisteak gaur COVIDaren agerraldiak gaur Industria sektorea