Gizartea -
GARRAIO PUBLIKOA
Iruñerriak Eskualdeko Hiri Garraioaren gaueko zerbitzua berreskuratuko du ostiralean
Bihartik aurrera, zerbitzua 24:00etan amaituko da igandetik ostegunera, eta 02:00etan ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetako gauetan.
EITB MEDIA
Iruñeak (Nafarroa) Eskualdeko Hiri Garraioaren gaueko zerbitzua berreskuratuko du bihar (maiatzak 14), alarma-egoera amaitu delako.
Urriaren amaieratik, gaueko zerbitzua N1 (San Inazio hiribidea - Zizur Nagusia), N2 (Saraste pasealekua – Barañain) eta N7 (Sarasate pasealekua - San Jorge - Txantrea - Nafarroa Beherea) lineek eman dute, asteko egun guztietan, 24:00ak arte.
Ostiral honetatik aurrera, zerbitzua 24:00etan amaituko da (egun horietan N9 lineak ez du zerbitzurik ematen) igandetik ostegunera, eta 02:00ak arte luzatuko da, gutxi gorabehera, ostiral, larunbat eta jaiegun bezperako gauetan.
Zerbitzua iazko udan (ekainaren 21etik urriaren 21era) eman zenaren berdina izango da, Iruñerriko Mankomunitateak jakinarazi duenez.