Gizartea -

Muturreko meteorologia

Abisu horia 5 metroko olatuengatik EAEn asteazkenera arte

Herrizaingo Sailak Araban astearte goizaldean izotza egin dezakeela jakinarazi du ere.

Abisu horia aktibatu dute 5 metroko olatuen arriskuagatik. Argazkia: EFE
Abisu horia aktibatu dute 5 metroko olatuen arriskuagatik. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizango Sailak abisu horia aktibatu du asteazkenera arte, bost metrotako altuera izan dezaketen olatuak direla eta. Olatuen altuera adierazgarria igotzen joateko probabilitatea handia da, 2-3 m-tik hasita eta egunaren bigarren partean 4 m inguruan kokatu arte. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoa igotzen joango da, 2 m-tik egunaren azken orduetan 3,5-4 m ingurukoak izan arte.

Asteartean ere abisu horia aktibatuta mantenduko du, 00:00ak arte. Olatuen altuera adierazgarria 4-5 m artean kokatzeko probabilitatea txikia da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Izotzari dagokion abisu horia Arabako zenbait tokitan aktibatu du, goizaldean eta goizeanArabako zenbait tokitan izotz txikia egiteko aukera dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea