Gizartea -

Heriotza mehatxuak egiteagatik

Burgos-Bilbo bidaia egin eta taxilariari ez ordaintzeagatik atxilotuta

Atxilotuak 24 urte ditu eta iruzur eta mehatxu delituak, eta agintaritzaren agenteei desobeditzea eta jarkitzea egotzi dizkiote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 urteko gizon bat atxilotu dute Burgosetik Bilbora eraman zuen taxilariari heriotza mehatxuak egitea leporatuta. Gainera, ez zion bidaia ordaindu nahi izan.

Urteberri egunean, txailari batek bezero bat hartu zuen Burgosen, eta diru kopuru baten truke Bilbora eramatea adostu zuten. Bilbora iritsitakoan, bezeroak dirurik ez zuela esan zion eta, heriotza mehatxuak egiten zizkion bitartean, autoko giltzak eskatu zizkion taxilariari.

Une horretan, taxilariak, bertatik, Bilbo Zaharretik, pasatzen ari zen Ertzaintzaren patruila bati laguntza eskatu zion. Bezeroa bitartean, korrika ihes egiten saiatu zen.

Agenteetako bat haren atzetik abiatu zen eta ondoko kale batean atxilotu zuten, nahiz eta ertzainei aurka egin zien. Iruzur delitua, mehatxuak egitea eta agintaritzari jarkitzea egotzi diote atxilotuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea