Gizartea -

Ezbehar larria Bizkaian

Gidari bat hil da Zeberion, bere ibilgailua magal batetik erori ondoren

Istripu larria Ametza auzoan gertatu da. Lur orotarako ibilgailu bat mendi-mazela batetik erori da. Hildakoa 87 urteko gizon bat da.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

87 urteko gizon bat hil da trafiko istripuan, Zeberion (Bizkaia), SOS Deiak Twitter sare sozialean baieztatu eta Radio Euskadik zehaztu duenez.

Ezbehar larria Ametza auzoan gertatu da. Lur orotarako ibilgailu bat mendi-mazela batetik erori da. Gidaria larri zauritu da, eta larrialdi zerbitzuek istripuaren tokian bertan artatu dute, baina ezin izan dute suspertu.

Bestalde, 23 urteko motor gidari bat trafiko istripuan hil da arratsaldean, Gasteizeko Zadorra Etorbidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Trafiko-istripu hilgarriak