Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkera
60 emakume hil dira indarkeria matxistarengatik 2011n
60 emakume hil dira euren bikotekide edo bikotekide ohien erasoengatik 2011 urtean, aurreko urtean baino 13 guxtiago.
Erredakazioa
60 emakume hil dira 2011n bikotekide edo bikotekide ohiek eraso egin eta gero, aurreko urtean baino 13 gutxiago datu ofizialen arabera. 2003an, datu hauek zenbatzen hasi zirenetik, denera 605 emakume hil dira indarkeria matxistarengatik.
2012 urtea gainera beste hilketa batekin hasi da, Gironan, emakume bat hil baitu bere bikotekideak.
605 emakume hil dira denera 2003tik eta horietatik % 30ak soilik zuen aurretik ipinita salaketa tratu txarrengatik.
Espainiako gizartearen % 1,4ak gainera hainbat kasutan indarkeria matxista justifikatzen jarraitzen du Genero Indarkeriaren Behatokiaren datuen arabera. Gazteen % 80ak pentsatzen du gainera emakumeak beren bikotekideen nahiak betetzea bidezkoa dela, eta hamarretik zortzik uste du albistegietan "xehetasun gehiegi" ematen direla.
Bestetik, CISek egin duen inkesta baten ondorioz, tratu txarrak jasan dituztenen seme-alaben datuak ere argitaratu dira: milioi erdi adin txikiko baino gehiago biktimak izan dira eta 840.000 euren amen kontrako indarkeriaren aurrean daude.