Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

13 gizonezko atxilotu dituzte EAEn, genero indarkeria leporatuta

Ertzaintzak bederatzi lagun atxilotu ditu bikotekideei eraso egiteagatik, beste bi gizonezko mehatxuak botatzeagatik eta beste bi urruntze aginduak urratzeagatik.

Erredakzio

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 13 gizonezko atxilotu ditu azken orduetan Euskadin emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako delituengatik. Horrela, atxilotu dituztenen artean, bederatzi bikotekideei eraso egiteagatik izan dira, beste bi mehatxuak botatzeagatik eta beste bi urruntze aginduak urratzeagatik.

Bost atxiloketa Bilbon izan dira, hiru Donostian eta gainontzekoak Eibarren, Andoianen, Errenterian, Gasteizen eta Laudion.

Ertzaintzak bost gizonezko atxilotu ditu Bilbon: hiruei bikotekidee eraso egitea egotzi diete, bati mehatxuak egitea eta azken bati bikotekide ohiarekiko zuen urrutze agindua urratzea. Gipuzkoan, berriz, sei lagun atxilotu dituzte genero indarkeria delituekin eta urruntze aginduen urraketekin lotutakoak.

Halaber, Ertzaintzak beste hiru atxiloketa burutu ditu Eibarren, Andoainen eta Errenterian. Hiru gizonezkoei mehatxuak eta eraso egitea leporatu diete.

Azken bi atxiloketak Araban izan dira, biak emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea