Gizartea -

ALPEAK

Suitzako arroila batean desagertu zen Alloko bizilagunaren gorpua aurkitu dute

Beste hiru kiderekin batera Alpeetan arroila bat jaisten ari zela, ekaitz batek harrapatuta hil zen, abuztuan. Beste hiru lagunen gorpuak erreskatatu zituzten. 7 dolu egun ezarri ditu Alloko Udalak.

Istripua gertatu zen ingurua, Suitzako Alpeetan. Artxiboko argazkia: EFE
Istripua gertatu zen ingurua, Suitzako Alpeetan
Istripua gertatu zen ingurua, Suitzako Alpeetan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela bederatzi hilabete Suitzako Alpeetan arroila jaitsiera egiten ari zela istripua izan zuen Alloko bizilagunaren gorpua aurkitu dute. Suitzako Parlitobeleko arroilan gertatu zen ezbeharra, St. Gallen kantoian. Alloko Udalak zazpi dolu egun ezarri ditu.

Diego Maeztu (38 urte) eta beste hiru lagun arroila jaitsiera egiten ari ziren abuztuaren 12an ezustean ekaitz gogor batek harrapatu zituenean.

Beste hiru lagunen gorpuak (Mikel Lasa, Mikel Zabaltza eta Tontxu Gonzalez) aurkitu eta erreskatatu zituzten, baina Diego Maezturena ez.

Hain zuzen ere, bilaketa lanek ez dute emaitzarik eman iragan astera arte. Gorpua istripua gertatu zen tokitik gertu topatu dute.

Hildako laurak esperientzia handiko pertsonak ziren. 

DNA probak baieztatu du aurkitutako gorpuzkiak Diego Maezturenak direla. Orain, senideak gorpua lehenbailehen aberriratzeko tramiteak egiten ari dira.

Alloko Udalak zazpi dolu egun ezarri ditu gaurtik aurrera, hildako bizilagunaren omenez. Gainera, bertan behera utzi ditu iragarritako ekitaldi ofizial guztiak, eta banderak haga erdian egongo dira. Aldi berean, laguntza eskaini dio familiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Suitza Ekaitzak gaur Mendizaleen istripuak