Gizartea -
2012rako gomendioa
Donostia, TripAdvisorrek gomendatutako munduko 'Top15' zerrendan
Bidaiarien iruzkinekin eginiko zerrendan agertzen den Espainiar estatuko hiri bakarra da Donostia.
Erredakzioa
TripAdvisor bidaien nazioarteko web orriak 2012 urterako gomendatzen dituen munduko lehen 15 tokien zerrendan dago Donostia.
Bidaiarien iruzkinekin egiten da urtero zerrenda hau eta Gipuzkoako hiriburua, ranking honetan agertzen den Espainiako hiri bakarra da Donostiako udalak jakitera eman duenaren arabera.
Web orriak Donostiak "hamaika ekintza eta entretenimendu" dituela esaten du, besteak beste, "txundituta uzten duten bistak, jatetxe ikaragarriak, hondartza politak eta gau giro ona". Gainera, "musika eta zinema-jaialdi nagusienetakoak" dituela ere aipatzen da eta eskiatzeko tokietara "kotxean instant" batean iristen dela.
Mundu osoko hiriak agertzen dira zerrendan: erakargarritasun arkitektonikoa duten hiriak, Riga esaterako, interes historikoa dutenak, Mosku, edota hondartza bikainak dituzten tokiak, Seminyak edo Bali, baita Fratziako Bordele eta Lyon ere.