Publizitatea
Itxi

2021/05/18

13:00

Gizartea

KORONABIRUSA

Pfizer eta AstraZeneca txertoak nahasteak immunitatea areagotzen du

EITB MEDIA | AGENTZIAK

CombiVacS saiakuntza klinikoaren arabera, bi txertoak uztartzea segurua eta eraginkorra da, eta ez du albo-ondorio gehiagorik eragiten.

1:24
Ikerketaren datuak gaur eman dituzte jakitera. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur ezagutzera eman den CombiVacS saiakuntza klinikoaren atariko emaitzen arabera, AstraZeneca eta Pfizer-BioNTech txertoak nahasteak immunitatea areagotzen du. Are gehiago, segurua eta eraginkorra da, eta ez du albo-ondorio gehiago eragiten.

Pfizer-BioNTech eta AstraZeneca txertoak konbinatzeko Carlos III.a Osasun Institutuak martxan jarritako ikerketan Espainiako Estatuko bost ospitalek parte hartu dute (Gurutzetako Ospitaleak, besteak beste), eta guztira 60 urtez azpiko 600 boluntariok parte hartu dute bertan.

Jesus Antonio Frias koordinatzaileak gaur prentsaurrean azaldu duenez, parte-hartzaileen artean atzeman dituzten albo-ondorioak beste txertoekin izandakoen antzekoak dira. Edozein kasutan, ez dira larriak, gehienetan arinak edo moderatuak baitira.

Gainera, AstraZeneca eta Pfizer-BioNTech uztartzeak erantzun immunologikoa asko indartzen duela azpimarratu du. Esaterako, IgG antigorputzak 150 aldiz biderkatu ziren bigarren dosia Pfizer-BioNTech jaso zutenen artean AstraZenecaren dosi bakarra hartu zutenekin alderatuta. Antigorputz neutralizatzaileak, ostera, zazpi aldiz biderkatu ziren.

Aitzitik, behatutako albo-ondorioak arinak edo moderatuak izan ziren. Gehienetan, bigarren mailako ondorio gehienak ziztada jaso eta bizpahiru egunetara agertu ziren, gerora desagertzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;