Gizartea -
Murtziako epaile bati
3.000 euroko isuna jarri diote epaile bati herritarrak iraintzegatik
Hainbat kolektibori, homosexual edo atzerritarrei besteak beste, esaldi iraingarriak esateagatik jarri dio isuna Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Murtziako epaile bati.
Erredakzioa
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 3.000 euroko isuna jarri dio Murtziako epaile bati, berekin lan egiten zuten funtzionarioak eta hainbat herritar iraintzeagatik. Homosexualei, esaterako, "marikoiak" esaten zien eta ama ezkongabeei "emagalduak".
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Diziplina Batzordeak Antonio Martin Ferradal Murtziako Erregistro Zibileko epaileari jarri dio isun hori, irain eta isekak egiteagatik.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ebazpenaren arabera, "marikoiak" hitzarekin identifikatzen zituen homosexualak bere txostenetan eta "ergel" hitzarekin atzerritarrak. Ama ezkongabeei, gainera, "emagalduak" deitzen zien eta hauen bikotekideei, "adardunak".
Epaileak bere jokabidea defendatu du eta egotzi diotena ukatu du epaiketan. Erregistro zibilean lanean dagoenetik, hainbatetan izan da komunikabideen jomuga gainera, jaiotza-agirietan izen batzuk jartzeari uko egiteagatik, "bidezkoak" ez zirela esanez.