Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Abanto eta Oñati eremu gorritik atera dira

Gainera, egoerak hobera egin du Basaurin, Getxon eta Mungian (Bizkaia), baita Astigarragan, Errenterian, Lasarte-Orian eta Zarautzen ere (Gipuzkoan), eta laranjatik horira igaro dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Abantok eta Oñatik eremu gorria atzean utzi eta udalerri laranja dira gaurtik, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Bizkaiko eta Gipuzkoako zazpi udalerrik lortu dute laranjarik horira igarotzera. Honako hauek dira: Basauri, Getxo, Mungia, Astigarraga, Errenteria, Lasarte-Oria eta Zarautz.

Arabak (137 kasu 100.000 biztanleko) eremu horiari eutsi dio, baita Amurriok, Agurainek, Gasteizek eta Laudiok ere.

Bizkaian ere hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 284 kasu), baina sei udalerrik gorri jarraitzen dute: Galdakao, Muskiz, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Laranjaz, bestalde, udalerri hauek ageri dira: Bilbo, Etxebarri, Leioa, Sopela eta Santurtzi. Azken orduetan, eta datuak hobetu ostean, Abanto, gehitu zaie.

Hori dauden udalerriak ondorengoak dira: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Bermeo, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Zornotza eta Santurtzi. Egoerak hobera egin du azken orduetan Basaurin, Getxon eta Mungian, eta udalerri horietan ere hori jarri da semaforoa.

Lekeitio-k berde jarraitzen du.

Gipuzkoak eremu horiari eutsi dio (274 kasu 100.000 biztanleko). Bi udalerrik jarraitzen dute eremu gorrian: Azkoitiak eta Tolosak.

Aretxabaleta, Hernani, Donostia, Ordizia eta Usurbil laranjaz margotuta ageri dira, eta Oñati gehitu da zerrendara, gorritik atera ostean. Legazpik, ordea, egun bakarra egin du horian, eta gaur berriz ere laranjara itzuli da.

Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Irun, Lazkao, Lezo Oiartzun, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu eta Villabona, berriz, hori daude, eta Astigarraga, Errenteria, Lasarte-Oria eta Zarautz ere gehitu zaizkie.

Mutrikuk berde jarraitzen du.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera