Gizartea -
Hilketaren ostean
Senegaldarrek protesta egin dute, lasaitasun deien artean
Esquadra Mossoek lau lagun atxilotu dituzte Bartzelonan, astearte honetan Besos auzoan tiroz hildako gizonezko senegaldar baten heriotzarekin lotuta.
Erredakzioa
Bartzelonako senegaldarrek protesta egin dute tentsio eta liskarrez betetako egun batean, atzo ijito batek 32 urteko Senegaleko gazte Bat hil ostean. Auzoko futbol partida baten ostean eztabaida hasi zuten eta borroka batean bukatu zen. Ijitoak tiro egin zion biktimari.
Saharaz hegoaldeko 200 pertsonek protesta egin dute Bartzelonako Besos auzoan; hasiera batean beraiek bakarrik egin dute, baina ondoren, beste auzotar batzuk gehitu dira protestari hilketa salatzeko eta justizia eskatzeko. Halaber, auzotarren arteko bizikidetza aldarrikatu dute.
Saharaz hegoaldekoek Ibrahima Dyie victimaren eta bere emaztearen eta seme-alaben argazkiak erakutsi dituzte kalean. Halaber, "justizia" eta "arrazistak" oihukatu dute.
Poliziak jakitera eman duenez, lehenengo bi pertsona atxilotu dituzte eta gero horien bi senide ere atzeman dituzte. Atxilotuak ijitoak dira, aurrekari penal asko dituzte eta senegaldarraren krimenarekin zerikusia izatea leporatu diete.
Krimena astearte honetan jazo zen, 19:00etan. Eztabaida bat izan zen, eta biktimari tiro bat eman zioten, bularrean; handik gutxira hil zen, ospitalean. Kataluniako Polizia bertaratu zen eta bi lagun atxilotu zituen. Tiroa bi horietako batek egin zuelakoan daude.
Krimenaren ostean, biktimaren auzokideek eta senitartekoek elkarretaratzea egin zuten jazotakoa salatzeko eta, bukaeran, istiluak izan ziren: zaborrontziren bat bota eta kristalak apurtu zituzten. Hori dela eta, Poliziak protesta desegin zuen.