Gizartea -
Vietnam
90 kiloko tumore bat eskuineko hankan
17 urte zituenean medikuek eskuineko hankaren zati bat moztu zioten, baina tumorea handitzen joan zen, eta oheari lotuta geratu da. Orain ebakuntza egingo diote tumorea kentzeko.
Erredakzioa
Eskuineko hankan 90 kiloko tumorea duen vietnamdar bati ebakuntza egin diote gaur, operazio-gelan, lau urte zituenean galdu zuen normaltasuna berreskuratzeko asmoz. Ebakuntzak ongi irteteko % 50eko aukera du.
17 urte zituenean medikuek eskuineko hankaren zati bat moztu zioten, baina tumorea handitzen joan zen, eta oheari lotuta utzi du, Vietnamgo komunikabideek jakitera eman dutenez.
Beste herrialdeetan antzeko ebakuntzak egin dituen McKay McKinnon kirurgialari estatubatuarrak mediku taldea zuzendu du, eta goizean hasi du ebakuntza.
"Normala da jendea heriotzaren beldur izatea, eta ni ez naiz salbuespen bat. Baina niri bizitza berri bat emateko McKinnon medikua Vientamenera itzuli zela jakin nuenean esperantzak berreskuratu nituen", esan du Nguyen Duy Hai (31 urte) gaixoak, ebakuntza baino lehen.