Gizartea -

Iragarpena

Euria izango da nagusi asteburuan, Euskadin

Larunbatean giro goibelarekin jarraituko dugu, zerua hodei baxuez estalita egongo da eta euria egingo du tarteka. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta tenperaturan ez da gorabeherarik izango.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, larunbatean, ez da aldaketa nabarmenik espero, hala ere ostiraleanbaino euri gutxiago egingo du. Zeruan hodeiak gailenduko dira etazirimiria egingo du tarteka, bereziki kantauri isurialdean. Iparraldekohaizea ibiliko da, eta tenperaturan ez dugu gorabehera handirik sumatuko.

Igandean egoera berdintsua izango dugu. Iparraldeko haizearekin jarraituko dugu, zerua ia erabat estalita egongo da eta euri txikia egingo du. Tenperatura beroenak 13 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 10 ºC inguruan barnealdean. Euri gehiena berriro ere kantauri isurialdean egitea espero dugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak