Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Portugaleten bikotekidea bortxatu duen gizona kartzelan sartu dute
Ertzaintzak genero indarkeria eta askatasun sexualaren aurkako delitu bi leporatu dizkio. Tratu txarrak emateagatik 2010ean ere atxilotu zuten gizona.
Erredakzioa
Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Portugaleten (Bizkaia), genero indarkeria eta askatasun sexualaren aurkako delitu bi egotzita eta dagoeneko kartzelan dago. Gizonezkoak harreman sexualak izatera behartu zuen bikotekidea.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, ostiral honetan 11:30ak inguru emakumezko bat Portugaleteko Ertzain-etxean bertaratu zen tratu txarrak jaso zituela eta bikotekideak bortxatu zuela salatzeko.
Gertaera 08:00etan jazo zen aipatutako Bizkaiko udalerrian kokatzen den emakumezkoaren etxean. Antza, gizonezkoak harreman sexualak izatera behartu zuen emakumea. Halaber, tratu txarrak ohikoak zirela salatu zuen.
Biktima hospital batera eraman zuten eta ustezko erasotzailearen bila hasi zen Ertzaintza. Azkenean, 13:00etan atxilotu zuten. Tratu txarren delitua leporatuta 2010ean ere atxilotu zuten.