Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboak ia bikoiztu egin dira Nafarroan, eta 100etik gertu daude

Positibotasun tasa ere bezperakoa halako bi da (% 4,4). Gainera, 57 urteko pertsona bat hil da koronabirusaren ondorioz.

Hainbat herritar Milagron, konfinamendu batean. Artxiboko argazkia: EFE
Hainbat herritar Milagron, konfinamendu batean.
Hainbat herritar Milagron, konfinamendu batean. Artxiboko argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Positiboen gorakada nabarmena izan da azken orduetan Nafarroan, eta 100etik hurbil daude jada (93), Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Halaber, atzo 57 urteko pertsona bat hil zen covid-19ak jota. Pandemia hasi zenetik 1.183 heriotza izan dira Nafarroan.

Atzokoan 2.101 proba diagnostiko egin zituzten (asteartean baino 101 gutxiago), eta horietatik % 4,4 izan ziren positibo. Positibotasun tasa, kutsatzeen kopurua bezala, bezperan jasotakoa halako bi da (% 2,3an zegoen).

Bezperan baino 43 positibo gehiago dira, eta duela astebete baino 33 gehiago, baina duela 14 egun atzemandako datuaren antzekoa.

Birusak gogorren astindutako udalerriei dagokienez, Azkoien nabarmendu da azken orduetan, 10 kutsatze atzeman baitituzte. Gainerakoan, Uharte Arakilen sei positibo zenbatu dituzte; Noainen, bost; eta Arroitzen eta San Adrianen, launa.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, atzo, 51 paziente zeuden erietxean –bezperan baino bost gutxiago-, eta horietatik 11 zainketa intentsiboetako unitateetan artatzen ari dira –bat gutxiago-.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Albisteak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Lodosa albisteak Tafalla bideoak Etxarri Aranatz Eguneko albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuen albisteak Lizarra Altsasu Corella albisteak Azkoien albisteak Erizaintza albisteak Botikak albisteak Txertoak Barañain albisteak Cintruénigo azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea albisteak Koronabirus-agerraldiak Lehen Arretako zentroak Osasunbidea