Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Motorzale bat larri zauritu da Araban, furgoneta batekin talka eginda

Istripua 09:45ean gertatu da, A-2134 errepideko 3. kilometroan, Arrazua Ubarrundia udalerrian.

Istripua gertatu den lekuaren mapa. Argazkia: trafikoaEJGV.
Istripua gertatu den lekuaren mapa
Istripua gertatu den lekuaren mapa. Argazkia: trafikoaEJGV.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat larri zauritu da, furgoneta batekin talka egin ostean, Arabako eskualdeko errepide batean.

Istripua 09:45ean gertatu da, A-2134 errepideko 3. kilometroan, Arrazua Ubarrundia udalerrian.

Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da; izan ere, furgoneta batek eta motor batek alboz talka egin dute, eta, kolpearen ondorioz, motorzaleak zauri larriak izan ditu, eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute.

Errepideko zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan, talkaren hondarrak garbitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak Gorbeialdeko kuadrilla