Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

EAEko bost udalerrik eremu gorrian jarraitzen dute

Semaforoaren gunerik latzenean ez da aldaketarik izan. Santurtzin egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro da. Markina-Xemein, berriz, udalerri berdea da gaurtik aurrera.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

A. S | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Santurtzik eremu laranjatik irtetea lortu du, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Markina-Xemein, berriz, udalerri berdea da gaurtik aurrera.

Aldaketarik ez Araban (122 kasu 100.000 biztanleko), eremu horiari eutsi baitio, baita Amurriok, Gasteizek eta Laudiok ere. Agurainek, bestalde, laranja jarraitzen du eta gorritik oso gertu dago.

Bizkaian ere hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 243 kasu). Gune gorrian, hiru udalerrik jarraitzen dute: Sopelak, Trapagaranek eta Zallak.

Laranjan, berriz, honako hauek daude: Galdakao, Muskiz y Sestao.

Hori dauden udalerriak ondorengoak dira: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete eta Zornotza. Santurtzik ere laranja atzean uztea lortu du eta hori jarri da semaforoa Bizkaiko udalerri honetan.

Lekeitiok kolore berdeari eutsi di, eta Markina-Xemein ere zerrendara gehitu da.

Gipuzkoak eremu horiari eutsi dio (203 kasu 100.000 biztanleko). Azkoitiak eta Tolosak ez dute eremu gorritik irtetea lortu.

Azpeitia eta Legazpi, ere, laranjaz margotuta ageri dira.

Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude.

Mutrikuk, Lazkaok eta Oriok berde jarraitzen dute.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera