Gizartea -

HEZKUNTZA SAILA

Hezkuntza Sailak Ikur 2030 aurkeztu du, ikerketa-eremu estrategikoen aldeko apustua

100 milioi euroko inbertsioarekin, batez ere lau ataletan oinarrituko da: Teknologia kuantikoan, neutrionikan, superkonputazioa eta adimen artifizialean.

Hezkuntza Sailak Ikur 2030 aurkeztu du, ikerketa-eremu estrategikoen aldeko apustua. Irudia: Irekia
Hezkuntza Sailak Ikur 2030 aurkeztu du, ikerketa-eremu estrategikoen aldeko apustua
Hezkuntza Sailak Ikur 2030 aurkeztu du, ikerketa-eremu estrategikoen aldeko apustua. Irudia: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Hezkuntza Sailak bikaintasuneko ikerketaren alorrean abian jarri duen Ikur 2030 Estrategia aurkeztu du gaur goizean. Sailak 100 milioi euro inbertituko ditu eta, besteak beste, Euskadiko sare zientifikoa indartzea du helburu.

Aurkezpenean, Hezkuntza sailburuarekin batera, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Morais eta Hezkuntza Sailaren mendeko BERC (Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak) ikerketa-zentroetako zenbait ordezkari egon dira, Ikur Estrategiaren baitan trakzio-lan garrantzitsua egingo dutenak.

Ikur 2030 Euskadiko sare zientifikoa indartzeko eta nitxo zehatzetan nazioarteko posizionamendua lortzeko helburuarekin jaio da, eta datozen urteetarako lau ikerketa-eremu estrategikoren aldeko apustu sendoa egin du: Neurozientziak; teknologia Kuantikoak; neutrizioa; superkonputazioa eta adimen artifiziala.

Aurkezpenean, Bildarratz sailburuak Euskadik ikerkuntzaren alorrean lortu dituen garapen maila handiak eta gaitasun nabarmenak azpimarratu ditu, Euskal Unibertsitate Ekosistema osoaren (unibertsitateak, BERC zentroak, Ikerbasque, Euskampus) lan eta lankidetzari esker.

"Erreferente gara eremu askotan, eta Euskaditik kanpora finantzaketa eskuratzea lortu dugu. Alegia: indartu egin gara, eta Euskadi erreferente da nazioarteko mailan. Baina harago joan nahi dugu", azaldu du.

Halaber, sailburuaren hitzetan, "gure gizarteari eta gure ekoizpen eta enpresa-egiturari lagundu nahi diegu, gure BERC zentroetan egunero egiten duten lanaren bidez, oinarrizko ikerketaren bidez".

Gaineratu duenez,  Ikur 2030 Estrategiarekin "Euskadin egiturazko aldaketa lortu nahi dugu, zientziaren, teknologiaren, enpresaren eta gizartearen arloetan inpaktua izango duena, eta, horretarako, ibilbide luzeko ikerketa-ekimen enblematikoak sustatuko ditugu".

Inbertsioa eta inpaktua

Apustu honek inbertsio handiak ere behar ditu, bai azpiegituretan, bai ikertzaileak erakartzeko, bai nazioarteko proiektuetan parte hartzeko. Hori dela eta, Hezkuntza Sailak, datozen hamar urteotan, 100 milioi euro gehiago bideratuko ditu Sailaren aurrekontuetara. Baina 2021-2030 aldian mobilizatutako inbertsioa, guztira, 280 milioi eurokoa izan daiteke.

Aurreikuspenen arabera, beste 400 ikertzaile gehiago kontratatuko dira, 20 enpresa baino gehiago sortu eta 350 milioi euro baino gehiago fakturatuko dira eta 3.200 lanpostu inguru sortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia hedapena gaur Inteligentzia artifiziala Hezkuntza